Swype-rekin lau sarrera moduren artean erraz aldatzeko gaitasuna duzu (Swype, Hitz egin, Idatzi edo Punteatu).
-
Swype
Swype testua idazteko modu azkarra da. Hitz bat idazteko letra batetik bestera marraztu baino ez duzu. Jarri hatza hitzaren lehenengo letran eta ibilbidea marraztu letra batetik bestera. Azkenekora iristsitakoan, hatza jaso. Swype-k jarriko ditu tarteak, beharrezkoa denean.
Informazio gehiago-
Swype tekla
Swype tekla Swype logotipoa duen tekla da. Mantendu sakatuta Swype tekla Swype ezarpenak atalera sartzeko.
Swype tekla Swype keinuetariko asko abiarazteko erabiltzen da ere.
-
Swype keinuak
Swype Keinuak teklatuan dauden lasterbideak dira, zeinen bitartez ohiko atazak azkarrago burutzen diren.
- Editatu Teklatura sartzea Editatu teklatuan sartzeko, irristatu irristatu
ikonotik teklatuko Ikurren teklara (?123).
- Zenbakien Teklatura sartzea Zenbakizko teklatura bizkor joateko, irristatu
ikonotik 5 zenbakira.
- Teklatua ezkutatzea Teklatua erraz ezkutatzeko, Swype egin Swype teklatutik atzera teklara.
- Tarteak automatikoki ezartzea Tarteak automatikoki ezartzea desaktibatu hurrengo hitza idatzi aurretik, zuriune teklatik atzera teklara irristatuz.
- Hitz baten maiuskula edo minuskula editatu Idatzi ondoren maiuskula ordez minuskula jartzeko, edo alderantziz, punteatu hitza eta irristatu
ikonotik Maius teklara
. Aukerako hitzen zerrenda bat agertuko da maiuskula-minuskula aukerekin, minuskula, Maiuskula edo DENA MAIUSKULA aukera dezazun.
- Puntuazioa Puntuazioa sartzeko modu erraz bat da zuriune teklara irristatzea galdera ikur, koma, puntu edo bestelako puntuazio ikurretatik, zuriune tekla punteatu beharrean.
- Hautatu Dena, Ebaki, Kopiatu eta Itsatsi
Hautatu dena: Irristatu
ikonotik 'a'-raino
MOZTU: Irristatuikonotik 'x'-raino
KOPIATU: Irristatuikonotik 'c'-raino
ITSATSI: Irristatuikonotik 'v'-raino
- Aplikazioaren lasterbideakGoogle Maps: Irristatu
ikonotik 'g'-raino eta gero 'm'-raino
- BilaketaWeb-ean bilaketa azkarra egiteko, nabarmendu testua eta pasatu hatza (Swype)
ikonotik "S"-raino.
- Aldatu erabilitako azken hizkuntzara.Hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen baduzu, hauen artean aldatzeko modu azkar bat
-etik Swype-tik Espazio teklara pasatzea da.
- Editatu Teklatura sartzea Editatu teklatuan sartzeko, irristatu irristatu
-
Letra bikoitzak egitea
Letra bikoitzak idazterakoan doitasuna hobetzeko, zirrimarra edo kiribil bat egin letraren gainean. Adibidez “urteen” hitzaren “ee” letrak idazteko, zirrimarratu “e” letran.
-
Hitz bat hautatzea
Aukerako hitzen zerrendan proposatutako hitza onartzeko, jarraitu Swype-rekin idazten, besterik gabe. Bestela, korritu zerrenda hatzarekin eta hautatu nahi duzun hitza.
-
Letrak maiuskulaz jartzea
Hitz baten lehenengo letra maiuskulaz jartzeko, irristatu hatza lehenengo letratik teklaturen goiko aldearen gainera eta, hatza jaso gabe, berriro behera irristatu hitzaren hurrengo letraraino.
Idatzi ondoren maiuskula ordez minuskula jartzeko, edo alderantziz, punteatu hitza eta irristatu
ikonotik Maius teklara
. Aukerako hitzen zerrenda bat agertuko da maiuskula-minuskula aukerekin, minuskula, Maiuskula edo DENA MAIUSKULA aukera dezazun.
BLOK MAIUS moduan sartzeko, ukitu birritan Maius tekla
.
-
Tarteak automatikoki ezartzea
Swype-k automatikoki jartzen du tarte bat hitzen artean Swype-rekin hurrengo hitza idazten duzunean. Tarte automatikoak ezartzeko eginbidea aktiba edo desaktiba dezakezu Swype ezarpenak atalean.
Tarte automatikoak desaktiba daitezke hitz batentzat Zuriune teklatik Atzera teklara.
-
Hitz bat ordezkatzea
Hitz bat aldatzeko, hitz hori punteatu eta hautatu nahi duzun hitza Aukerako hitzen zerrendan. Hitz berriak akastuna ordeztuko du.
Hitz bat nabarmentzeko, punteatu hitza eta sakatu
ikonoa edo punteatu birritan hitza.
-
Letra batetik bestera jauzi egitea
Swype-rekin idaztean letra batzuk saihesten badituzu, nahi duzun hitza lehen saiakeran lor dezakezu.
Adibidez “horia” eta “hiria” ibilbide berdinarekin marraz daitezke, baina, kontuan izan, ez duzu letratik letrara marra zuzen batean idatzi beharrik. “o” letra saihestuz “r” letrara atzamarra irristatzean, “hiria” hitza Aukerako hitzen zerrendako lehenengoa izango dela ziurtatuko duzu.
-
Aukerako karaktereak
Sakatu eta eduki sakatuta tekla bat horri dagozkion beste karaktereen zerrenda ager dadin, esaterako: é eta ñ bezalako letra azentudunak, @ eta % bezalako ikurrak eta zenbakiak.
Punteatu Ikurrak tekla (?123) Ikurrak teklatura joateko.
Kontua izan karaktere GUZTIAK idatz daitezkeela Swype-rekin, teklatu nagusia erabiliz (nahiz eta horiek ezin dituzun ikusi). Teklatuaren ikuspegi hau erabiliz idatz dezakezu Swype-rekin baina gutxienez zenbaki edo ikur bat duten hitzak soilik lortuko dituzu.
-
Hitzak gehitzea eta ezabatzea
Swype-k modu eraginkorrean gehitzen ditu erabiltzen dituzun hitz berriak hiztegi pertsonalean.
Hitz bat nabarmenduz eta
ikonoa punteatuz hitza gehi dezakezu. Ukitu agertzen den abisua hitza gehitzeko.
Hitz bat ezabatzeko, sakatu eta eduki sakatuta Aukerako hitzen zerrenda eta punteatu Ados berresteko elkarrizketa koadroan.
-
Pertsonalizazioa
Swype-k Facebook, Twitter, Gmail eta aurreko SMS mezuetako hitz berriak azkar gehi ditzake hiztegian. Swype pertsonalizatzeko:
- Sakatu eta eduki sakatuta
.
- "Swype ezarpenak" menuan, hautatu lehenengo "Nire hitzak", eta ondoren "Integrazioa sare sozialekin".
- Hautatu "Integrazioa sare sozialekin" ataleko aukerak eta sartu zure kredentzialak, eskatzen bazaizkizu.
- Swype pertsonalizatu dezakezu iturri batetik edo guztietatik.
- Sakatu eta eduki sakatuta
-
-
Hitz egin
Hitz egin dezakezu testu edukia sartzeko: SMSak, mezu elektronikoak, Facebook eta Twiter-eko eguneratzeak eta guzti.
Informazio gehiago-
Puntuazioa
Ez duzu zertan eskuz gehitu puntuazioa. Nahi duzun puntuazioa adierazi eta jarraitu besterik ez duzu. Saiatu hau:
- Sakatu ahots tekla eta hasi hizketan.
- Esaten duzuna: Afaria primerakoa izan zen harridura marka
- Agertuko dena: Afaria primerakoa izan zen!
-
Ahots bidezko sarrera ez dago erabilgarri teklatu batzuetan
-
-
Idatzi
Hatza erabil dezakezu letrak eta hitzak marraztezko eta Swype-k testu bihurtuko ditu. Letrak marraz ditzakezu ezkerretik eskuinera edo bata bestearen gainean. Sakatu ABC / 123 letra eta sinbolo moduen artean txandakatzeko.
Informazio gehiago-
Gaitu eskuzko idazketa
- Sakatuta eduki (?123) eta irristatu hatza "Eskuzko idazketa" ikonora.
- Marraztu hatzarekin letrak eskuz idazteko gunean.
- Punteatu zuriune barra hitzen artean
-
Ukipen anitzeko keinuak
Ukipen anitzeko keinuak ataza errazak egiteko aukera ematen dizu, esaterako hitzak edo letrak maiuskuletan jartzea.
- Marraztu minuskula batzuk marrazteko gunean
- Karaktereak sartu eta gero, irristatu bi hatz gorantz idazteko teklatuan
- Eskuz idazteko eginbideak ukipen anitzeko keinuak antzeman eta letrak maiuskuletan jarriko ditu
-
Eskuzko idazketa ez dago erabilgarri teklatu batzuetan.
-
-
Punteatu
Eskuzko teklatu sarrerarako ohiko modua. Punteatze bidezko sarrera Swype teklatuan errazago eta eraginkorragoa da eginbide lagungarri hauei esker:
Informazio gehiago-
Idazketa axolagabea zuzentzea
Ez duzu zertan letra bakoitza ezin hobeki punteatu. Egin ahal duzun guztia eta Swype-k modu eraginkorrean hitzak proposatuko ditu.
-
Hitzak osatzea
Swype-k letra gutxi batzuk punteatzean hitza asma dezake.
-
-
Hizkuntzak
Hizkuntzak teklatutik aldatzeko: Sakatu eta eduki sakatuta zuriune barra. Hautatu nahi duzun hizkuntza laster menutik.
-
Swype connect
Swype Connect-ek eguneratzeak eta funtzio ahaltsuak zure gailura zuzenean bidaltzeko aukera ematen digu. Nahiz eta Swype Connect-ek 3G sarean lan egin, WiFi konexio bat bilatzea gomendatzen dugu beti.
Informazio gehiago-
Hizkuntza deskargak
Erraza da Swype-n hizkuntza gehiago gehitzea:
- Sakatuta eduki
eta hautatu "Hizkuntzak".
- "Hizkuntzak" menuan, hautatu "Hizkuntzak deskargatu".
- Egin klik hizkuntza batean eta deskarga automatikoki hasiko da.
- Sakatuta eduki
-
Swype Connect ez dago erabilgarri teklatu guztietan.
-
-
Laguntza gehiago
Swype erabiltzeko laguntza gehiago lortzeko, ikusi Swype-ren erabiltzaile-gida eta Swype-ren Aholkuak eta Bideoak www.swype.com webgunean, edo sartu Swype Foroan hemen: forum.swype.com.